XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.1.2. Trinkotasuna

Trinkotasunaz ari garenean, egoeran indarrean dauden bi hizkuntzen erabileraz ari gara.

Bi hizkuntza horiek, ikaslegoarena eta hezkuntz-iharduerarena eskolak ematerakoan nola banatzen diren, definitzen dute murgiltze ereduaren trinkotasun maila.

Hobeto ulertzeko, hezkuntz-hizkuntza (ikaslegoaren hizkuntz arrotza) baino besterik erabiltzen ez denean, murgiltze erabatekoa ezartzen dela diogu.

Ikaslegoaren hizkuntzaren erabilera zabala denean, aurreneko ikas-mailatan bereziki, murgiltze leunaz hitz egin behar.

Trinkotasuna denboraren banaketari lotzen bazaio ere, geroxeago ikusiko dugunez, ez dagokio bakarrik denboraren banaketari, aipatu bi hizkuntzen erabilera estrategiari baizik.

3.1.3. Iharduera

Aurrekoan esan dugun moduan, behin adina eta trinkotasunaren auziak ebatsi eta gero, hizkuntzen erabileraren denbora banaketak definitu behar ditugu.

Iharduera trinkoa dela esango dugu, hizkuntzen arteko banaketa oso modu zehatzean gauzatzen denean, bai denboran, irakaslegoan zein espazio fisikotan egiten denean.

Honetan nolabait, murgiltze goiztiarra, erdi-mailako murgiltzea edota murgiltze berantiarra adibide gisa jar litezke.

Aurreneko hiru hilabetetan hizkuntza bakar bat, murgiltze ereduaren hezkuntz-hizkuntza esaterako, eta ondorengo hilabetetan haren erabilera leuntzeari, iharduera trinkoa esango genioke.

Hizkuntzen banaketa eskola-orduen edo ikasgaien arabera egiten denean, B hizkuntz ereduarena kasurako, iharduera banatua dela esan dezakegu.

Jakina denez, banatua edo trinkoa izatearen artean, anitz aukera dago.

Hala ere, orokorrean, iharduera zenbat eta trinkoagoa izan, orduan eta eraginkorragoa dela frogatuta dago.

Laburbilduz, murgiltze eredua zenbat eta goiztiarrago, iraunkorrago, trinkoago eta iharduera trinkoagoaz izan, orduan eta eraginkorragoa dela berresten dugu.

Dena den, gogoan izan, faktore guzti horiek manipulagarriak direla murgiltze ereduak behar duen plangintza egiterakoan.